Barne bakarrizketa

Sexua, alkohola eta jaiak uztartzen ditu eleberri honek. Norberak bere buruarekin maiz errepikatzen dituen horietako barne bakarrizketa bat dirudi. Izan ere, narratzailearen egunerokoa xehetasun handiz ezagutzeko aukera du irakurleak, eta, bertan, gurasoekin edota lagunekin normalean jorratzen ez ditugun gaiak dira nagusi.

Emozioak ongi jorratu ditu Sarriugartek. Gainera, nabarmantzekoa da deskribapenak zehaztasun handiz ematen dituela.

71wpb77esplItzulpengintza eta interpretazioa ikasketak burutu ditu Danele Sarriugartek (Elgoibar, 1989). Erraiak elgoibartarraren lehenengo liburua da, baina aurretik beste ipuin erotiko bat argitaratu zuen (Esku hori!, Txalaparta). Halaber, Bukowskiren eragina sumatu daiteke eleberri honetan, idazlearen beraren esanetan ere. Bestalde, narrazioaren estiloari erreparatzen badiogu nahiko esperimentala dela atzeman dezakegu.

Pertsonaia nagusiak (izena ezkutupean mantentzen duelarik) bere mutil-lagunaren agur hitzak (Z ezizenez ezagutzen duguna) aurkitu ditu etxean sakabanaturik dauden hainbat post-it eta gutun batean. Orrialdeak igaro ahala, aurretik Y-rekin egon zela ezagutuko du irakurleak. Izan ere, Z-ren haustura aitzakia moduan erabiltzen du aspaldi bizi izan zuen beste bat kontatzeko. Nahiko irakurterraza da; hausnarketa, ironia, kritika eta umorea bilduz, nahiz eta pasarte batzuk nahiko gordinak izan.

Kontakizuna orainaldian hasten bada ere, flashback modukoak ere ageri dira, narratzailearen barne sentimenduak azaleratzen diren heinean. Hori dela eta, kapituluen tituluetan “-6” bezalakoak irakurri daitezke, iragana adierazten dutenak (sei urte lehenago gertatu dela esan nahi du horrek). Egitura, beraz, ez da lineala.

Eleberria protagonistaren etxean girotzen bada ere, leku (Berlin, Bilbo, Gasteiz) eta artista desberdinen aipamen ugari dago. Zenbaitetan, hitzen eta esaldien errepikapenek nolabaiteko lotura ematen diote testuari, arintasuna, alegia. Halaber, hitz bat indartu nahi duenean maiuskula erabiltzen du idazleak, ideia hori lau haizeetara oihukatuko balu bezala. Hala ere, batzuetan esaldiak luzeegiak dira.

Horretaz gain, esan beharra dago onomatopeien errekurtsoak oso ongi erabili dituela Danele Sarriugartek. Esaterako, komuneko txorrota (plok-plok-plok) erabili du liburuari hasiera eta amaiera biribila emateko.

Aipatzekoa da ere oharren erabilera. Kasu honetan liburuaren amaieran txertatu ditu idazleak, orriaren behealdean jarri ordez. Horiek testuaren osagarri dira, nondik norakoak hobeto azaltzen laguntzen dutenak, baina, sarritan, azalpen luze xamarrak bihurtzen direnak. Dena dela, bukaeran kokatu izanak ez du irakurketaren erritmoa apurtzen. Kontrakoa, nahi izanez gero, oharrei kasu ez egiteko aukera ematen duelako.

Emozioak ongi jorratu ditu Sarriugartek, eta, modu berean, deskribapenak zehaztasun handiz eman ditu. Azken finean, horrek asko errazten du lekuak eta gertaerak imajinatzea. Beraz, edukiaren aldetik gai asko jorratzen ez baditu ere, idazteko moduak du garrantzia gehien eleberri honetan.

Advertisements
Post hau Iritziak, Uncategorized atalean eta , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s