Karlos Zurutuza: “ Krisia dela eta, kazetari askok bizitza jokoan ipintzen dute”

Freelance kazetariaren esanetan, “errefuxiatuen kontakizunak ezinbestekoak dira”.                                                        

Kazetariaren mundua “oso lehiakorra” dela esan du Karlos Zurutuzak behin baino gehiagotan. Hortaz, agentzia bati materiala saldu ahal izateko  “suerte handia eta kontaktuak izatea ezinbestekoa” dela azpimarratu du.

Freelance kazetariaren esanetan, oso ondo antolatu behar da atzerrira egiten den bidaia bakoitza. Izan ere, atentatu bat  dagoenean, edo ta hauteskunde garaia denean, agentzia batek diru asko emateko prest dago. Berdin gertatzen da Breaking news delakoak eskaintzen direnean, edo gertakari inportante baten urteurrena betetzen denean. Ondorioz, “funtsezkoa da noiz joan erabakitzea”. Hala ere, baliteke lan handia egin ostean agentzia horrek interesik ez izatea eskainitako materialarekin, eta, hortaz, egindako lan guztiak ezertarako ez balio izateak. Horregatik,  “egindako lana originala eta esklusiboa izan behar da beti”.

Karlos Zurutuzak dioenez, “armadarekin egindako enpotramenduak oso ikusita daude”, eta ondorioz, originaltasuna eta garrantzia galdu dute. Gaur egun, talde insurjenteekin bat egitea modan dago, modu horretan diru mordoa aurrezten delako eta ez direlako elikagairik ezta garraiorik ordaindu behar.

Dena den, horrek ere desabantaila garrantzitsu bat dauka; arriskua”. Kontuan hartu behar da freelance kazetari batek ezin duela “agentzia handiek bidaltzen dituzten talde potoloekin lehiatu.

Gainera, “milaka kazetarik gertaera jazo den leku berdinera doazenean, material berbera saltzen saiatzen dira beti”, eta, ondorioz, ez dago freelance-entzako aukerarik. Hala ere, abantailak ere badituzte. Horien artean, toki batean bakarrik egoteak dakarren askatasuna. Horrek, lan originala eta esklusiboa egiteko aukera ematen dio kazetariari.

Errefuxiatuen kontakizunak, ezinbestekoak

Karlos Zurutuzaren arabera, “errefuxiatuen testigantzak ezinbestekoak dira, lanari behar duen originaltasuna ematen diotelako”. Zibilekin hitzegiteak sekulako askatasuna dakarkio Zurutuzari, izan ere, ikusten duena kronika eta erreportaien bidez kontatzea gustatzen zaio berari. Gainera, “atentatu bat egon eta bi ordutara dagoen egoera ikustea guztiz esanguratsua da, bizitza aurrera jarraitzen duelako”.

Advertisements
Post hau Hitzaldiak atalean eta , , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s