Gerra kazetariaren esanetan, kanpoko hedabideek Espainiakoek baino askoz hobeto ordaintzen dute.
‘Lubaki’ argazkilariak, bere lanbidea oso inportantea dela azaldu die Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateko ikasleei, Leioako Campusean (EHU) emandako hitzaldi batean. Kazetariek “gobernuak, gaizkileak eta guzti horiek” seinalatu behar dituztela nabarmendu du Berriotxoak. Bere esanetan, “kazetaritza ez da bulegoetan egiten”, gaizkile horiek seinalatu ahal izateko kalera irten behar direla azpimarratuz.
Freelance gisa lanean aritzeko gaur egun dauden zailtasunak aipatu ditu Berriotxoak. Halaber, krisi ekonomikoak idatzizko komunikabideengan izan duen eragina aipatu du. Hala, egunkariek egiten dituzten enkarguak “inoiz baino urriagoak” izan arre, “lana soberan” dagoela ziurtatu du.
Izan ere, inork ez du arriskatu nahi freelance bat leku gatazkatsu batera bidaltzera; seguru bat egin, gastuak ordaindu eta zerbait gertatzen bazaio, “kristoren dirutza galtzeko”. Freelance lana, informazioa emateaz gain, “negozio handi bat bilakatu” dela adierazi du Berriotxoak. Negozio handi horretan freelance lanean haritzen diren kazetariek toki zehatz bat betetzen dute, horregatik lan hori egitea “beharrezkoa” da. Edozein egunkarik, “freelance batek bidalitako sei edo zortzi artikulu inguru argitaratzen ditu egunean”, eta, beraz, “saldu saltzen da”, baina “gero eta merkeago”.
“Askatasun handia”
Lunakiren ustez, freelance gisa aritzen den kazetari batek erredaktore batek baino “mugimendu eta askatasun handiagoa” du. Izan ere, freelance modura lan egiten duenak bere kabuz aukeratzen ditu jorratuko dituen gaiak, eta egunkari batek ez badu eskainitako materiala erosten, beste bati eskaintzeko aukera du. Egunkari batean lan egiten duen erredaktore batek, aldiz, hedabide horretako nagusiak esandako gaiaren inguruan lan egin behar du, ikuspuntua aukeratzeko askatasunik izan gabe.
Advertisements