Iñaki Soto: “Kazetaritza egiteko, botereekiko independentzia mantendu behar da”

Kazetaritza “politikoa, independentea eta profesionala” egiten saiatzen dela azaldu du Iñaki Sotok,  Leioako Gizarte Zientzien Fakultatean. 

Hedabideek, kazetaritza egiteko orduan boterea dutenetatik independenteak izan behar direla azaldu du Iñaki Sotok. Garako zuzendariaren esanetan, egunkari batek ez du jendeak entzun nahi duena esan behar, baizik eta, jendeari, gertakizunak azaldu behar zaizkio, egunkaria irakurtzera erakartzeko.

Gaur egungo krisiaren inguruan, egunkariak burbuila baten barruan daudela azaldu zuen atzo Iñaki Sotok. Bere esanetan, egun, bi krisi mota daude: sektoreak daukan krisia, eta aurretik zetorrena. Hasiera batean, “publizitatea, egunkarien salmenta eta promozioa” ziren egunkari baten diru sarrerak. Hala ere, Iñaki  Sotoren esanetan, “urteetan, publizitatea izan da diru sarrera handienak ekarri dituena”. Krisia dela eta, publizitatearen merkatua ere gainbeheran doala azaldu du. Ondorioz, egunkariak beste gauza batzuk saltzeko metodo bihurtzen dira, eta, bertan, “promozioak” sartzen dira. Iñaki Sotoren esanetan, “promozioak sartzerakoan, produktuak galdu egiten du”.

Garako zuzendariaren hitzetan, “inork ez du sinesten kazetaritzaren neutraltasunean”. Izan ere, kazetaritza objektiboa izan behar da, baina “ezinezkoa” da. Kazetaritza politika eta politikotasunaren artean dagoen giza jarduera bat da, eta egunkariak, agenda politiko eta soziala markatzeko gai dira. Iñaki Sotoren ustez, “politikaren prezioa zure kazetari politikaren menpe egotea da”. Botereek haien mezua helaraztea nahi dute, baina kazetaritza boterearekiko independentea izan behar da. Garako zuzendariak dioenez: “Zure ikuspuntua, zure gertukoa den boterearekiko jarreran oinarritzen da”.

Gainera, hedabide bakoitza bere aldetik badoa, krisi honetatik irteteko aukerarik ez dagoela azpimarratu du Iñaki Sotok. “Egunkariak boterearen oso dependenteak dira”, eta, gaur,  finantziazioak asko jaitsi dira, ez dagoelako dirurik. Ondorioz, egunkariak komunitate batengatik zuzenduak egongo dira.

Aldaketak

Garako zuzendariaren ustez, kazetaritzan “errekonbertzio bat” egon behar da, eta, horrek, kazetari asko kaleratzeak ekarriko luke. Hala ere, errekonbertzio hori ez bada ematen, modu berean galduko dira lanpostu horiek; egunkariak itxi egin beharko direlako. Aurrerantzean, trantsizio bat emango da paperaren eta interneten artean. Garako zuzendariaren esanetan, “kobratu egin behar da aurrerantzean, baina ez informazioarengatik, hori librea delako”. Edonork informa dezake, horregatik ez dago kobratzerik, baina “bai bitartekoak ditugulako, eta posizio bat hartu dugulako”.

Geroz eta gehiago, “egunkariak markak izango dira”, baina “kazetariok ere, markak izango gara” gainerazi zuen Iñaki Sotok hitzaldiaren bukaeran. Aurrerantzean, ez da lanpostuaren ziurtasunik  egongo, eta internetez gero eta gehiago idatziko da. Gainera, ikasleei mezu bat bidali zien Iñaki Sotok: “Hemen idazten ikasi duzuena baino gehiago, irakurtzen ikusten da balio duzuna; eta hitz egiten baino, entzuten”.

Bukatzeko, “hizkuntzen gaia oso garrantzitsua” dela esan zuen Garako zuzendariak, eta, horrenbestez, ingelesa edo beste hizkuntza batzuk jakitea “beharrezkoa” dela azpimarratu zuen.

 

Advertisements
Post hau Hitzaldiak atalean eta , , , , , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzuna

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s