Reyes Prados: “Norbait aholkatu ahal banu, kazetaritza ordez beste gauza bat ikasteko gomendatuko nioke”

Reyes Prados (Sevilla, 1982) orain dela sei urte Bilbora etorri zen albistegiak aurkezteko, Canal Euskadin. Geroago, korrespontsal gisa Telemadrid katean lan egin zuen, eta, horren ostean, Sevillara itzuli zen Antena 3 katean lan egiteko. Hilabete batzuk geroago, Bilbora bueltatu zen ‘Euskadi directo’ saioa aurkezteko, eta, dagoeneko, ETBko aurpegi ezagunetariko bat bihurtu da.


Hiru urte bete dituzue Euskadi Directo saioarekin. Telebistak bizi duen momentu latz hauetan, zeri esker uste duzu lortu duzuela arrakasta?

Lehenbizi gurekin pazientzia handia izan zutela esan beharra daukat.  Hala ere, zorteagatik edo merezi izan dugulako lantalde on bat egitea lortu dugu. Hasieran, gauzak txarto egiten genituen, baina momentu hauetan saioaren zuzendariak gauza bat esaten duenean, berriemaileak badaki zuzendariak zer nahi duen. Orain dela gutxi eguraldiari buruzko saio berezi bat egin genuen. Momentu batetik bestera deitu gintuzten saioa egiteko, eta, etxean geundela, berehala joan ginen ezer prestatzeko denborarik izan gabe. Zuzeneko programa egin genuen, inolako gidoirik gabe eta nondik norakoak jakin gabe. Esan bezala, lantaldeari esker sekulako saioa egin genuen. Horregatik, uste dut lantalde onik ez badago ezin duzula horrelako programarik egin. Telebistatik kanpo ere oso lagun onak gara, eta hori, ezinbesteko gauza da.

Euskadi Directon langabeen egoerak jarraitzen dituzue. Nola ikusten duzu egoera hori?

Egoera oso txarto dago orokorrean, eta, orain, Euskadiko langabezi-tasaren datuak nabari igo dira gainera. Euskadi Directon, mota honetako historiak kontatzea gustatzen zaizkigu, arazo asko konpontzen ditugulako. Orain dela gutxi, enpresa batera joan ginen bertako langileak protestatzen zeudelako. Telebistan honen berri eman bezain pronto, enpresako  zuzendariak eta lan batzordea bildu ziren. Horrelako kasu asko lantzen ditugu programan, jendea laguntzeko asmoz.

Etxe  kaleraketen kasuan ere, kaleratzeak gelditzea lortu dugu. Ez nago ziur guk lortu dugun, baina kasualitate handia litzateke telebista bertaratzen den momentuan atzerako pausua ematea. Programan bizi izan ditudan momenturik latsenak, etxe kaleraketen ondorioz izan dira. Esaterako, Amaya Egañari buruzko saio berezia aurkeztea asko kostatu zitzaidan, eta, momentu askotan, malkoak eutsi behar izan nituen.

“Aurkezle ona izateko, aldez aurretik kalean egoten jakin behar duzu”

Aurkezle baino lehen, berriemailea ere izan zara. Zeinetan moldatzen zara hobeto?

Aurkezle izan baino lehen berriemailea izan nahiz Euskadi Directo saioan, baina aurretik ere aurkezle modura egin dut lan. Berriemaile bezala lanean aritzea, ‘parentesi’ bat modukoa izan da niretzako. Izan ere, aurkeztea gehiago gustatzen zait, eta hobeto egiten dudala uste dut. Hala ere, berriemaile izatea esperientzia ona izan dela uste dut, aurkezle ona izateko aldez aurretik kalean egoten jakin behar duzulako.

Nolakoak izan ziren zure hastapenak?

Mundu guztiak bezala, gauza asko jasaten hasi nintzen [barre]. Hasieran ordu asko ematen nituen lan egiten, kexatu barik eta kobratu gabe. Kazetaritzako Gradua bukatu ostean, Masterra eta zenbait kurtso gehiago egin nituen. Jarraian, Sevillako kate batean hasi nintzen lan egiten. Baina ziurgabetasuna zela eta, beste toki baten hasi nintzen lana bilatzen. Azkenean, Madrilen topatu nuen lana. 23 urte baino ez nituela, egun batetik bestera Bilbora etorri nintzen albistegietan lan egiteko, eta, gaur egun, hemen jarraitzen dut.

“Nire gogamena ez dagoela kutsaturik uste dut”

Ni mas ni menos, de boca en boca, Euskadi Directo… ETBko aurpegi ezagunetariko bat bilakatu zara epe laburrean. Zer eskaini dizu programa bakoitza?

Programa bakoitzak gauza bana eskaini dit. Hasiera batean, albisteak aurkeztera nentorren, baina azkenean, zerikusirik ez duten programak aurkeztu ditut. Ni mas ni menos programarekin, egun batetik bestera deitu zidaten aurkezlea ni izango nintzela esateko. Momentu horietan Sevillan nengoen, itzelezko sukarrarekin. Ni mas ni menos saioan, gauza askoren inguruan hitz egin dezakezu arratsalde batean, eta asko ikasteko gai naizela jakiteko lagundu dit. Gainera, nahiz eta pentsamendu ezberdinak izan, kolaboratzaileen artean giro ona dago kameren beste aldean.

De boca en boca saioak berriz, Euskadiko errealitate soziala eta politikoa ulertzeko asko lagundu dit.

Euskadi Directo saioak, lantalde ona izan dezakezula eta horren barruan gustora lan egin daitekeela erakutsi dit. Gainera, kameren aurrean askatzen lagundu dit, nahi dudana esateko askatasuna eman dit eta, batez ere, berriemaileekin harreman estua  izateko aukera izan dut.

Zein izan da kontatu duzun historiarik bitxiena?

Euskadi Directo saioan milaka bitxikeri kontatu ditugu. Orain dela egun batzuk, bi gizon harrapatu zituzten Markinako garbigunean garbigailu bat lapurtzen. Programan albisteen arrastoak jarraitzen ditugu, baina baita albistea sortzen dugu ere. Ez ditugu albisteak asmatzen, baina denbora betetzeko, askotan gauza txiki batetik, gauza handi bat egiten dugu. Bilboko kale bateko ura moztu zuten egun batean,  minutu batzuk iraun zuen albiste batetik, sekulakoa izango balitz kontatu genuen, eta jende askok deitu zigun momentu bat baino ez zela izan azaltzeko. Euskadi Directo programan ez dugu gezurrik esaten, programa hau oso soziala delako eta ez dagoelako kutsatuta programa politikoak bezala. Hau da, programa horiei zuk nahi diezun itxura politikoa ematen diezu, baina gure programan ez da hori gertatzen, gauzak handitzea baino ez zaigu gustatzen.

Zaila egin zitzaizun Euskadiko egoera soziala eta politikoa ulertzea?

Ez, ni oso pertsona irekia naiz. Guztia ulertzen ahalegintzen naiz eta, gainera, nire gogamena ez dagoela kutsatuta uste dut. Kanpotik etortzean eta guztia hesi batetik ikustean, ez duzu pentsatzen nork izan dezakeen arrazoia eta nork ez, guztion azalean ipintzen saiatu nintzen eta oso pertsona enpatikoa naizenez, lortu dudala uste dut.

Zaila izan zen moldaketa?

Hasieran bai, eguraldiagatik. Jendeak  besoak zabaldu zizkidan, eta, egun, lehen egunean ezagutu nituen pertsona gehienak nire lagunak izaten jarraitzen dute. Oztopoak ipintzen saiatzen direnak ere badaude, baina kalte egiten duen jendea leku guztietan dagoenez, ahaztuta dauzkat. Moldaketa nahiko erraza izan zen, eguraldia eta kulturak pixka bat ezberdinak direla salbu. Edozein modutan ere, egokitzen zaren momentuan ez dago inolako arazorik.

Zer pentsatzen duzu euskaldunen inguruan?

Jende aparta da, lehen momentutik besoak zabaltzen dituzten pertsonak direlako eta haien taldean sartuz gero ez zarelako irteten. Askotan esan didate euskaldunak zakarrak direla gauzak esateko orduan, baina ni ez nago ados. Gauzak zuzenean esaten dituzte, oso zintzoak dira eta nik hori faltan botatzen dut Sevillan.

Kamera aurrean jartzen zarenean, ez da nabari nongoa zaren. Zaila da azentua ezkutatzea?

Ez, Sevillan ere ezkutatzen nuen. Ez zidan inork eskatu, uste dut neutroagoa dela inor ez delako kezkatu behar nondik natorren eta zelan hitz egiten dudan. Azentu neutroa ipintzen dut eta modu horretan ez naiz inongoa.

Betidanik izan duzu hizkuntzekiko erraztasuna. Euskara zelan daramazu?

Pixkanaka ikasten  noa, teknikariekin euskaraz hitz egiten dut beti. Gehiago jakitea gustatuko litzaidake, baina momentu hauetan ingelesa eta frantsesa ikasten nago. Ez dut denbora nahikorik guztia ikasteko, horregatik euskara nire kabuz ikasten dut, eta, zalantzak izanez gero, lankide bati galdetzen diot. Hizkuntzak asko gustatzen zaizkit.

Nola ikusten duzu kazetaritzaren etorkizuna?

Norbait aholkatu ahal izango banu, kazetaritza ordez, beste edozein gauza ikasten saiatzeko gomendatuko nioke. Izan ere, oztopoak jartzen dituzten pertsona asko daude ofizio honetan. Euskadin ez, jendea ez delako horrelakoa, baina Madrilen eta Andaluzian bai. Ni pertsona zintzoa naiz eta ez noa inoren burua zapaltzera, ez dut uste inoiz egingo dudanik, baina noizbait egin izango banu, ziur aski gauza gehiago lortuko nituzkeela. Horrelako gauzak nire inguruan ikustea mingarria da.

Etorkizunean, espero dut kaleratze gehiagorik ez egotea eta egunkari edo hedabide gehiagorik ez ixtea, lanpostu asko galtzen direlako. Gaur egun telebistan ordaintzen dena ez du zerikusirik orain dela urte batzuk ordaintzen zenarekin, dirua barra-barra gastatu da.

                                                                 

Advertisements
Post hau Elkarrizketak atalean eta , , , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzuna

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s