Enplegu duinen eta eskubide sozialen alde

Ehunka auzokide bildu ziren atzo Uribe Kostako ‘eskubideen marean’, kalitatezko lanpostuak eta zerbitzu publikoak defendatzeko asmoz.

Urrunetik kapitalismoaren kontrako oihuak, kazerolak eta txistuak hurbiltzen entzuten ziren eguerdiko 13:00ak aldera. Manifestazioa hasteko ordu laurden bat lehenago batu ziren Uribe Kostako inguruko herrietatik etorritako lagun guztiak.

Bostehun pertsona inguru bildu ziren atzo, “enplegu duina, eskubide sozialak eta zerbitzu publikoak” lelopean. Lan duinaren aldeko manifestazioa Algortako Teiletxe metro geltokitik abiatu zen, eta herriko kale nagusiak zeharkatu zituen. Ibilbide osoan zehar, manifestarien aurpegiek haserrea eta tristura erakutsi zuten. Era berean, greba orokorrera joateko deia egin zuten behin eta berriro, izan ere, langileek dituzten eskubideak defendatzeko bide bakarra dela salatu zuten. Langabeen arteko tentsioa nagusi zen atzo ospatutako manifestazioan, eta krisi egoera honekin kokoteraino daudela argi utzi zuten. Haien iritziz, krisi hau kapitalismoak asmatua da, bankuak eta pertsona aberatsak gehiago aberasteko, eta herritarrak pobreziara eramateko, bien arteko desoreka oraindik ere gehiago areagotuz.

Manifestariek zeramaten karteletan, dirurik ez dela falta, baina lapurrak soberan daudela irakur zitekeen. Adin guztietako auzokideek parte hartu zuten bertan; Uribe Kostako Langabetuen Asanbladak, ELAk, LABek eta  ERNAIk antolatutako ‘eskubideen marean’. Lanpostu publikoak falta direla azaldu zuen haien artean hitz egiten ari zen agure talde batek. Gazteen artean, berriz, murrizketen aurkako sentimendua zen nagusi, eta eskubide sozialak defendatzeko deia egin zuten. Horregatik, Greba orokorrera joateko beharra inoiz baino garrantzitsuagoa dela errepikatu zuten ibilbidean zehar.

Pobrezia eta prekarietate egoera

Azken bost urte hauetan, %38,5 igo da langabezia-tasa Uribe Kostan. Iaz, 11.384 langabe zegoen, eta 145 enplegu-erregulazio espediente gauzatu ziren. Horrek, 209 lanpostutik gora suntsitu zituen. Bestalde, 1.481 pertsonek lan-jarduna gutxitu edo eten behar izan dute. Euskal Herrian inposatzen ari zaizkigun politikak, pobrezia eta prekarietate egoera sortu dute. Horrek, zerbitzu publikoak ahultzea eta langileen eskubide sozialak gero eta gehiago murriztea eragin du. Hori dela eta, aurrera eramaten ari diren lan-politika hauek lan-baldintzak okertu dituzte, eta, ondorioz, pertsona asko kaltetu dituzte. Hala ere, murrizketak ezartzen ari diren bitartean, gutxi batzuk izugarrizko etekinak metatzen ari dira, Bankiako presidentea esaterako.

Bestetik, Uribe Kostako etxebizitzak Euskal Herriko garestienak dira: Algorta (4.338€/m2) edo Sopela (3.884€/m2) adibidez. Prezio altu hauekin, gazteei ezinezkoa suertatzen zaie gurasoen etxetik alde egitea, nahiz eta etxeak etengabe eraikitzen jarraitzen dituzten. Gainera, egungo krisia dela eta, etxeen desjabetzeak gero eta maizago gauzatzen ari dira.

Bukatzeko, Uribe kostako koordinadorak  laneko segurtasun eta osasuna bermatzeko neurriak ezartzea eskatu zuen, guztiontzako kalitatezko lanpostuak exijitzeaz aparte. Era berean, aberastasuna guztion artean banatzea eskatu zuen, sektoreen arteko desorekak ekiditeko. Halaber, zerbitzu publikoak mantentzeaz gain, hauek indartzea, eta diru-laguntza sozialak bermatzea eskatu zuen. Bukatzeko, herriko denda eta merkataritza txikiak sustatzea exijitu zuen aurrera jarraitu ahal izateko.

Advertisements
Post hau Kronikak atalean eta , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s