Zer da Parot doktrina?

Parot doktrina Espainiako Auzitegi Gorenak sortu zuen doktrina juridiko bat da. 2006. urtean ezarri zen lehen aldiz, 1973ko Zigor Kodearekin zigortutako presoak kartzelan 30 urte bete baino lehenago aske geratzea saihesteko. Hori dela eta, 1977 eta 1995 urteen bitarteko delituak beste modu batean zigortzea erabaki zuten. Zigor murrizketak kondena bakoitzari ezarri zizkioten, eta ez kartzelan bete behar zuen urte kopuru guztiari.

Doktrina hau ezarri zioten lehen pertsona Henri Parot ETAko kide ohia izan zen; hortik dator doktrina honen izena. Hasierako ideia, doktrina hau ETAko presoei baino ez ezartzea zen, baina, azkenean, preso arruntei ere ezarri diete, esaterako; Alcassereko hiltzailea den Miquel Ricart-i.

Hala ere, 2013ko urriaren 21ean Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Parot doktrina baliogabetu zuen. Arrazoia, Europako Giza Eskubideen Itunaren 5. eta 7. artikuluak urratzen dituela da; segurtasun juridikorako eta askatasunerako eskubideak.

Miren Gorrotxategi Zuzenbide Konstituzionaleko irakaslearen esanetan,“helburua ETAko presoak 30 urteko kondena betetzea zen, erredentzioak saihestuz”. Izan ere, 1973ko kode penalak erredentzioak onartzen zituen. Ondorioz, 18-20 urteetara mugatzen ziren kondenak. 1995ean, aldiz, legea aldatu eta erredentziorik ez onartzea erabaki zen. Honen eraginez, 2006an libre gelditu behar ziren preso askori kondena luzatu zitzaien. Izan ere, Parot Doktrinarekin zigor murrizketak kondena bakoitzari ezarri zizkioten, eta ez kartzelan bete beharreko urte kopuru osoari.

Espainiako konstituzioaren 9.3 artikuluan, atzeraezintasun printzipioa jasotzen da. Honen arabera, kondenatuak epaitzeko erabili behar den legea delitua gertatu zenean indarrean zegoena da, ez ondoren sortutakoa. Miren Gorrotxategi EHUko Konstituzio Zuzenbideko irakasleak dioenez, “segurtasun juridikoaren printzipio bat da. Zuzenbidea hausten badugu,  jasoko dugun ondorio juridikoa zein izango den jakiteko eskubidea dugu”.

Horregatik doktrina juridiko  honen legaltasunaren arazoa atzeraezintasun printzipioarekin batera dator. Epaitzeko orduan erabili behar den legea da delitua egin zen egunean indarrean zegoen legea, eta ez horren atzean sortutako beste edozein lege. Beraz, nahiz eta 1973ko legea jadanik desagertuta egon edo indarrean ez egon, lege hori da kontuan hartu behar dutena, bere garaian indarrean zegoelako.

Miren Gorrotxategik adierazi duenez, Zuzenbidezko estatuetan pertsonen eskubideak kontuan hartzen dira eta modu berean, deituegileek ere haien eskubideak dituzte. Horrela jasotzen du konstituzioko 25. artikuluak; atzeraezintasunaz aparte, zigor penalen helburua nolabait ere  berrizatea eta bergizartaratzea da delitu-egilea. Praktikan beraz, pertsona bakoitza ezin daiteke 30 urte baino gehiago kartzelan egon, “pertsona horren duintasun fisikoaren kontra doan gizagabekeri” bat konsideratzen delako.

Advertisements
Post hau Erreportajeak atalean eta , , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s