Emakume kirolarien presentzia komunikabideetan

Emakumeek oraindik izerdi asko bota behar dute hedabideetan presentzia lortzeko. Kirol albiste guztien %5ak baino ez ditu emakumeak aipatzen, Emakunde Euskal Emakumearen Erakundearen arabera. Gainera, komunikabide publikoetan lantzen diren kirol albisteen erdiak emakumezkoenak izan behar direla dio legeak.

Eli Pinedo Bera Bera Gipuzkoa Taldeko eskubaloi jokalariaren ustez, emakume kirolarien eta hedabideen arteko harremana berdintasunetik urrun dago oraindik. Emakumeei ematen zaien trataera gizonezkoekin alderanztuta oso desberdina dela dio. Bere hitzetan, “nahiz eta gizonek ezer ez irabazi, hedabideetan agertuko dira beti”. Horregatik, emakume kirolariek komunikabideetan merezi duten lekua izatea eskatzen du.

Ainhoa Tirapu Athleticeko emakumezko taldearen atezainak, aldiz, zentzu batean genero-desparekotasuna sortzea normala dela dio, azken finean ez dutelako gizonek beste diru sortzen. Egoera hori hobetzeko, komunikabideek haien partiduen berri eman behar dutela pentsatzen du, jendearen arreta lortzeko eta zaletasuna handitzeko.

Profesional moduan aritzeko aukera duten emakumeak gutxi dira. Hauetariko askok lana edo ikasketak tartekatu behar dituzte kirol entrenamenduekin. Egoera hau bizi duen adibide bat  Ane Asla Bizkerre futbol taldeko atezaina da. Bere esanetan, gauzak “pixkanaka-pixkanaka aldatzen doaz”. Izan ere, jadanik talde eta kirolari gehiago ezagutzen ditugu, “lehen baino hobeto daude gauzak, baino oraindik gauza asko aldatu behar dira, eta, batez ere, komunikabideek emakumeekiko duten jarrera”.

Eli Capa Athleticeko jokalari ohiak Internet eta sare sozialek egoera hau aldatzen lagundu dutela uste du. Bere esanetan,  hedabideek lotura zuzena dute kirol zaletasunarekin, eta, azken finean, komunikabideetan agertzen dena gizartearen erreflexua besterik ez da.

Argi dago oraindik lan handia egin behar dela emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko hedabideetan. Bea Zabalondo Berria taldeko lehendakariaren ustez; hezkuntzan, baita botere-guneetan daudenak, erantzukizun handiena dute arazo hau konpontzeko orduan, “denok egin behar dugu lan gure tokitik, baina batez ere botere-guneetan daudenak erantzukizun handiagoa dute”. Bea Zabalondoren ustez, horiei tokatzen zaie dauden tokietatik, eta dauden postuetatik, gehiago eragitea. Dela hedabideetan, Emakunden, Eusko Jaurlaritzan, Diputazioetan, eskoletan, zuzendaritzetan, kirol klubetan… asko egin da, baina asko dago egiteko oraindik.

Advertisements
Post hau Erreportajeak atalean eta , , , , , , , , , , , , , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s