Africa Baeta: “Desengainu handia hartu nuen politikariekin”

Ohetik altxatu nahi ez duzun egun horietako bat da gaurkoa, baina bi urteko ume batekin, aurrera jarraitzeko beharra daukat. Gosaldu ostean, kotxea hartu eta semea haurtzaindegian utzi dut. Lanerako bidean irratia piztu dut, eta EiTBk aurpegi berriak bilatzen dituela esan dute. Egonkortasun ekonomikoa lortu behar dut, nola edo hala, aurrera jarraitzeko. Galtzekorik ezer ez dudanez, casting-a egitea erabaki dut.

África Baeta

África Baeta, kazetaria. 70. Hamarkadan bere aitak bidaiak antolatu zituen African, eta, apustu bat galdu ostean, izen hori jarri zioten kazetariari. 17 urterekin gurasoen etxea utzi zuen, kazetaritza ikasteko. Bartzelonatik irten eta Iruñera salto egin zuen, beti ere bere gurasoen babesarekin. Emakume ausarta da, hurbila, bidaiatzea gustuko duena.

Abenturazalea naiz oso, maletak uneoro egiten ditut eta joan beharreko tokira joateko prest nago beti. Etxetik kanpo ikasteak asko lagundu dit egunerokoan. Betidanik argi izan dut kazetaritza ikasi nahi nuela, niretzako ez baita lanbide bat bakarrik, odolean daramagun beste zerbait baizik. Etxera heltzen naizenean kazetari izaten jarraitzen dut, kazetaritza bizitzeko modu bat baita. Betidanik kezkatu nau munduan gertatzen dena, eta txikitatik daukat jazoera horien berri emateko beharra. Mundua aldatzearekin amestu dut askotan.

Txikitatik dakarren zaletasun horrekin ez zela aberatsa izango argi izan du beti Baetak. Horregatik, kazetaritza ikasten hasi zenean, adituen ondoan jarri eta “belaki” baten moduan ikasi besterik ez zuen egin nahi. Hasieratik lan egitea zen bere asmoa, musu-truk bazen ere. Eta helburu hori lortu zuen. Mundo Deportivo egunkarian hasi zen bekadun. 

Lanbide honetan funtsezkoa iruditzen zait denbora asko ikastera eskaintzea. Ikasketak bukatu nituenean, Iruñean hasi berria zen tokiko telebistarako casting bat zegoela esan zidaten lagunek. Platoa hotel baten sotoan zegoen, oso txikia zen. Bertan denetarik egiten genuen arren, zenbait hilabeteetan ez genuen dirurik irabazten. Dena dela, bertan egon nintzen bost urte haietan asko ikasi nuen.

Telebista honek arazo ekonomiko ugari bazituen ere, pixkanaka handituz joan zen eta, bertatik, egun ezagutzen ditugun profesional ugari irten dira. Emma Garciarekin batera esaterako, magazin bat aurkeztu nuen. Berarekin harremana izaten jarraitzen dut gaur egun, oroitzapen oso onak gordetzen ditut urte haietaz.

Zure helburua argi izan behar duzu beti. Eta helburua zein den argi duzunean, kosta ala kosta borrokatu beharra duzu. Niri telebista gustatzen zitzaidan, eta Iruñeko tokiko telebista hartan aukera paregabea lortu nuen. Baina publizitaterik lortu ezean, ez genuen kobratzen.

Denbora igaro ahala, egonkortasun ekonomikoa bilatzeko premia sortu zitzaidan. EiTBn lan egiteko casting batera aurkeztu nintzen, baina ez nuen pentsatzen neu hautatuko nindutenik, 2.000 pertsona aurkeztu ginen eta. Casting-a, telebista handiago bat barrutik nola funtzionatzen duen ikusteko aprobetxatu nuen. Froga ugari egin behar izan nituen hautatu ninduten arte.

Hasierako urteak nahiko gogorrak izan ziren. ETAren atentatuak ugariak ziren eta irudiak oso bortitzak ziren. Pertsona bat nola erail duten kontatzea oso gogorra da niretzat, horrek, nolabait esanda, markatu ninduen. Sarritan zifra bat besterik ez dugu zabaltzen, baina zenbakiak besterik ez direnez, badirudi urrun harrapatzen gaituela. Egunero 17.000 ume hiltzen dira zeharkako jatorri baten ondorioz. Horrek ez digu askorik esaten, aldiz, Bermeo bezalako herri bat desagertuko litzatekeela esaten badugu, egoera guztiz aldatzen da.

Albistegiak prestatzeko moduak nabarmen aldatu dira urte hauetan. Askotan, albistegiak hasi baino bost minutu lehenago prestatutako gidoia aldatu beharra dugu, baina beste batzuetan ez dago horretarako denborarik eta inprobisatu beharra dago. Egun, informazioa askoz arinago hedatzen da, batik bat internet eta sare sozialei esker. Bestetik, informazioa emateko modua ere nabarmen aldatu da, horregatik zailagoa da ikusleen arreta mantentzea, eta, nolabait esanda, besteekiko ezberdindu behar gara. Entzuleak “harritu” behar ditugu, eurek hori bilatzen dutelako, edozein unetan informatu daitezkeelako.

ETAren iragarpena jaso eta momentuan kontatu behar izan zenuten.

Horrekin ez nintzen gustura geratu. Urduritasunak ez zidan lagundu. Bi orduko programa berezia inprobisatu behar izan genuen nahiz eta datuak tantaka heltzen zitzaizkigun. Pribilegiatu bat sentitzen naiz urte hauetan informazio “handi” ugari eman ditudalako, baina oso pertsona autokritikoa nahiz eta hobeto egin nezakeela pentsatzen dut.

Programak berriz ikusi ohi ditut okerrak zuzentzeko asmoz. Izan ere, lanbide honek autokritika eta apaltasun ugari eskatzen digu, perfekzioa ez da existitzen. Egun bakoitza azterketa moduko bat da, baina akatsak besterik ez dizkiot ikusten nire buruari. Audientziak ere kezkatzen nau, orain lehen baino gehiago gainera, konpetentzia gero eta handiagoa delako –hala ere, Africa Baetak aurkezten duen saioa ikusiena da Euskadin (2014.urtean)-.

Bruce Springsteen betidanik gustuko izan duzu, ezta?

14 urterekin abesti bat entzun eta txunditurik geratu nintzen. Ez nuen Bruce ezagutzen, baina entzun nuen abesti hura gustatu zitzaidanez, ikertzen hasi nintzen. Modu horretan hasi nintzen bere musika entzuten eta urte guzti hauetan, disko berri bat atera duen bakoitzean, aurrekoa baino gehiago gustatu zait. Bruce Springsteen-en inguruan nuen bloga denbora faltagatik itxi behar izan nuen, baina seguruenik berriz irekiko dudala etorkizun hurbilean.

Kontzertu askotan izan naiz, baina bereziki gogoratzen dut Sevillan eskaini zuen kontzertu bat. Nire alaba txikiarekin joan nintzen eta hiru egun eman genituen ilaran, lekua hartzen. “Dancing in the Dark” abestia jo zuenean, nire alaba hartu eta eskenatokira igo zuen, berarekin abestu eta dantza egin zezan. Momentu hartan asko poztu nintzen, 17 urte nituenean nire ametsa hura baitzen.

Nire seme-alabei ere Bruce Springsteen-en kantak gustatzen zaizkie. Hala ere, nire
semeari hasieran ez zitzaizkion abestiak gustatzen, baina egun, kontzertuetara joatera ohitu dudala esaten dit.

Ez duzu politikan sinesten.

Desengainu handia hartu nuen politikariekin. Noski, ezin dut orokortu, politiko zintzoak ere egon badaudelako. Baina egunerokoak erakutsi digu boterera heltzean probetxua ateratzen saiatzen direla, modu jakitun edo inkontzientean.  Joko bat dela uste dut, behin eta berriro errepikatzen ari den gurpila.

Advertisements
Irudia | Post hau Elkarrizketak atalean eta , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s