Iñaki Lopez: “Justizia politikarien esku dago”

Iñaki Lopez kazetari euskalduna da, eta 1996an lizentziatu zen Euskal Herriko                 UnibeImagenrtsitatean. Gaur egun La Sexta katean aritzen da, eta larunbat gauetan LaSexta Noche saioan aurkezle bezala egiten du lan. Programa horrek gaurkotasun gaiak lantzen ditu, eta gai politiko eta sozialak eztabaidatzen dituzte bertan ere.

Iñaki Lopez politika eta konstituzio zuzenbideari buruz hitz egin zuen, EHUko kazetaritza ikasleei emandako hitzaldian, baina, batez ere, gaurkotasun gaiak jorratu zituen, askotan bere iritzia emanez, eta diskurtsoan zehar umorea eta kritika tartekatuz. Kazetaritzan, politikak duen garrantzia azaldu zuen, nahiz eta gai horrekiko “askorik ez jakin”. Hitzaldia esaldi honekin hasi zuen: “Politikari arreta pixka bat jartzeak askeagoak eta azkarragoak bihurtzen gaitu, politikariek kontatu nahi dizkiguten iruzurrez ohartzeko gai bihurtzen gaituelako”.

Politikariak, gure “eskubideak urratzen dituzte egunero”, eta horretarako “bidegabekoak” diren legeak onartzen dituzte. Adibide moduan Fabrari egin dioten epaiketa azaldu zuen: 14 urteko kartzela zigorra eskatu zituzten Fabrarentzat, delitu larriak egiteagatik (zerga-delituak, bidegabeko erabiltzeak …). Hala ere, berriki epaitu dute, eta 4 urte besterik ez dizkiote egotzi. Baina Iñaki Lopezen ustez Fabrak ez du inoiz kartzela zapalduko, Auzitegi Gorenak kartzela zigorra diru-zigor batengatik ordezkatu dezakeelako (delitu horrek gizartea aztoratzen ez duenean). Bere hitzetan, “gutako norbait Fabrak egindako egingo balu, zuzenean sartuko litzateke kartzelan, eta, gainera, diru-zigor bat ordaindu beharko luke”.

Gainera, Iñaki Lopezek esan zuen LaSexta Noche programa egiten hasi zenetik, gauza askotaz ohartu dela. Harrigarria bada ere, “justizia politikarien esku dago, horregatik, kazetarien lana hori salatzea da”. Aznar presidente ohiaren inguruan ere hitz egin zuen Iñaki Lopezek: “Orain goraipatzen dute, baina berak eraikinen burbuila sortu zuen, funtzionatu ez duen sistema ekonomikoa, eta, orain, bere ondorioak ordaintzen gabiltza”. Iñaki Lopezek dio Aznar izan zela ikerkuntza garapenerako diru-laguntzak “murriztu” zituenak, eta “kostaldeak eraiki” zituenak.

Bere arabera, epaileentzat oso zaila da politikariei esku-sartzea, gobernuak  aukeratzen dituelako epaileak. Era berean, PP eta PSOE alderdiak berdinak direla azpimarratu zuen. Lopezen ustez, “Alderdi sozialista jada ez da ezkerrekoa, eta PP erdian dago oraindik, gutxi gorabehera”. Bi alderdi horiek zentroko botoemaileak erakarri nahi dituzte, “hor baitaude botu gehienak”. Hori dela eta, bi alderdi nagusiek gero eta antz handiagoa dute, detaileengatik desberdintzen ditugu soilik, baina “maila politiko eta fiskalean berdinak dira”.

Bestetik, gardentasun politikoari buruz ere hitz egin zuen. Gaur egun, “politikoak ez dute gardentasunik erakusten, ezta sindikatuak ere”. Bere esanetan, sindikatuak “alderdi politiko txikiak” bihurtu dira, eta “gero eta gutxiago kezkatzen dira” langileen egoeraz. Gainera, epaileen kasuan, laguntza behar dutenean besterik ez direla telebistan agertzen salatu zuen. Epaileak “engainatuak eta erabiliak sentitzen dira”. Elpidio Silva epailearen hitzetan: “Kontuz ibili behar duzu, arazoetan sar zaitezkeelako”. Izan ere, botere handia duen politikari baten kontra egiten baduzu, nahiz eta zuk zure lana ondo egin duzula uste izan, eta justiziak aurrera egiten duen pentsatu, egiatan, justizia asko moteltzen da. Eta justizia moteltzen denean, “ez dago justiziarik”.

Komunikabideei dagokionez, alderdi politikoei lotuta daudela esan zuen, eta, momentu hauetan: “Ez dago askea den hedabide bat ere ez”. Bere saioaren kasuan, PP alderdiak betoa jarri zion zortzi hilabetez; politika ardatz hartuta espektakulua egiteagatik. Baina Iñaki Lopezen ustez, hau gertatzen da arrazoirik ez dutelako, “espektakulua eurek egiten dutena da, izan ere, guk ez dugu iritzirik ematen”. Orain, hedabideetan askeago hitz egin daitekeela azaldu zuen ere, baina bidea oraindik oso luzea eta motela dela salatu zuen.

Azkenik, indultuaren inguruan hitz egin zuen.  Gobernuak ematen duen barkamen bat da, eta horren inguruan ez du inolako azalpenik eman behar. Urtean, 400 indultu ematen ditu, eta %80a politikoei zuzenduta daude. Horren kontra soilik epaileak eta oposizioko alderdiak (oposizioan daudenean soilik) egiten dute. Aurten, 427 indultu eman dizkiete politikoei, eta guztien arteko batura eginez, lapurtu dutena Espainiako defizitaren %60a izango litzateke. Iñaki Lopezek argi dauka: “Politikariek hainbeste ez baligute lapurtuko, ez litzateke murrizketarik egongo. Edo, beste modu batera esanda; ordaintzera derrigortuta dagoen orok ordainduko balu, ez legoke murrizketarik egongo”.

Advertisements
Post hau Hitzaldiak atalean eta , , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s