‘Fracking’-a Sopelan

*‘Fracking’-a Sopelan: Webgune berezia*

´Fracking’-a, edo haustura hidraulikoa, lurpeko gas naturala ustiatzeko erabiltzen den teknika bat da. Apurketa hidraulikoari esker, gasa ateratzea lortzen da, baina prozesuan erabili izandako gehigarri kimiko horiek, ingurumena eta osasuna arriskuan jartzen ditu.

Gainera, gas naturaleko erreserbetara heltzeko, 5.000 metro inguru zulatu behar dira bertikalki, eta beste 2.000 metro horizontalean. Ondoren, honako nahasketa sartzen dute presio handia erabiliz: harea (nahasketaren %98a), produktu kimikoak (%2a) eta milaka litro ur.

Horri esker, haitza apurtu eta gasa askatzea lortzen dute, baina sartutako nahasketa guzti horren parte bat besterik ezin da berreskuratu (%15 eta %85 bitartean dagoena). Halaber, filtrazioak egotea nahiko erraza da, eta ondorioz, ingurumena kutsatzea ere. ‘Fracking’-ak sortu ditzakeen kalteak ugariak dira: lurrikarak, uraren kutsadura, kutsadura atmosferikoa, aldaketa klimatikoa etab.

Egoera honen aurrean, ‘fracking’-a ekiditzeko plataforma ugari sortzen hari dira hiri eta herrietan. Halaber, ‘Fracking gabeko udalerria’-k gero eta gehiago dira. Hori dela eta, argi dago ‘fracking’-a arriskutsua dela eta herritarrek ez dituztela kalte horiek ordaindu nahi.

2013ko uztailean, “fracking-ik gabeko udalerria” izendatu zuten Sopela gehiengo osoz (Bilduk (7) eta EAJk (7) alde bozkatu zuten, eta PSE-EE (2) eta PP (1) abstenitu ziren). Horrekin batera, Sopelako Udalak, haustura hidraulikoarekin zerikusia zuten baimen guztiak etetea eskatu zien Eusko Jaurlaritzari eta Espainiar Gobernuari 2014ko ekainean (Bilduk (7) eta PSEk (2) alde bozkatu zuten, EAJ (7) abstenitu zen eta PPk (1) kontra bozkatu zuen).

Baina Sopelako Udalak, Espainiako Gobernuak bidalitako gutun bat jaso zuen 2014ko azaroan. Horren bitartez, Geminis proiektuaren berri eman nahi zioten Udalari, egin nahi dituzten proba sismikoen inguruan informazioa emanez (2015.urtean hasiko direnak). Espainiako Ingurumen Sailak bidalitako dokumentuetan irakur daitekeenez, Udalari honako kontsulta egiten zitzaion: “ea proiektuak ingurumenean eragin adierazgarriak sortuko dituen ala ez, kontuan hartuz sustatzaileak bere ingurumen-dokumentuan hartu dituen badaezpadazko neurriak”. Proiektuaren bultzatzailea Frontera Energy Corp. S.L. da.

Orduan, Espainiako gobernuak bidalitako lehenengo jakinarazpen honen aurrean, Udalak haustura hidraulikoaren kontrako seinaleak jartzen hasi zen abenduaren 12an. Baita ere, herritarrei informatzea erabaki zuen, gai honen inguruan adituak ekarriz. Lehenengo hitzaldia David Cobos-ek (“Fracking ez Bizkaia” taldeko kidea) eskaini zuen abenduaren 16an eta bertan 80 sopeloztar baino gehiagok parte hartu zuten. Abenduaren 20an, ‘fracking’-aren kontrako kalejira bat antolatu zuten herrian. Hilabete honetan sortu zuten auzokideek haustura hidraulikoaren kontrako plataforma (Fracking Ez! Sopela).

2015ko otsailaren 6an,  seinaleak kentzeko agindua eman zuen Bizkaiko Foru Aldundiak. Izan ere, udalek ipinitako seinaleak ezin direla Espainiako Errepide Zuzendaritza Nagusiaren Katalogoak bildutakoen desberdinak izan adierazi zuen Itziar Garamendi Herri Lan eta Garraio diputatuak.

‘Fracking’-aren kontua luzerako dela dirudi. Hori dela eta, Sopelako Udalak haustura hidraulikoa eteten saiatzeko lanean jarraitzen du eta dagoeneko, Sopela Kosta Fest jaialdian (Irailaren 23tik 27ra) ‘fracking’-aren kotrako  bertso-saioa egongo da Fredi Paia, Ekaitz Larrazabal “Katxo” eta Jone Uriaren eskutik.

Sopelako Udalak ‘fracking’-a ekiditzeko “ahal duen guztia” egingo duela dio Saioa Villanuevak. Horretarako, baliabide guztiak jarriko dituzte egoera horri aurre egiten saiatzeko. Dagoeneko, ‘fracking’-aren kontrako aldarrikapena egin duten inguruko herriekin harremanetan jarri dira, izan ere, Bermeotik Sopelara haustura hidraulikoa ezarri nahi dute.

Hala ere, hauteskunde garaia izanik, “zaila” da beste alderdiekin honen inguruko akordioak sinatzea, baina Saioa Villanuevaren ustez, denborarekin akordioak sinatzen joango dira.

Hona hemen Saioa Villanueva Sopelako alkateari egindako elkarrizketaren lehen zatia:

Gai honen inguruan EAJk izan beharko lukeen jarrera bestelakoa izan beharko litzatekeela uste du Sopelako alkateak. Izan ere, gobernutik indar gehiago egin beharko luketeela dio Bilduko kideak. Herritarrek honen inguruan duten iritziaren inguruan ere hitz egin du. Ikusi elkarrizketaren bigarren zatia:

EAJko alkategaiaren jarrera kontrakoa da, beti ere haustura hidraulikoan erabiltzen den teknologia “orain dena baldin bada”. Halaber, ‘fracking’-ak ekar ditzakeen arriskuei egiten die erreferentzia, gaur egun ez baitago frogatuta segurua denik. Laburbilduz, Sopelako EAJ alderdia ez dago ados teknika hori erabiltzearekin. Elkarrizketa osoa entzuteko:

Sopelako PSE alderdiaren bozeramaileak ‘fracking’-aren kontra dagoela dio. Hala ere, herritarrei informazio “serioa” eman behar zaiela uste du. Halaber, Sopelan dauden seinaleen kontra agertu da. Entzun elkarrizketa osoa:

Sopeloztarren artean, ‘fracking’-aren kontrako jarrera da nagusi. Izan ere, haustura hidrauliak ingurumenean eta osasunean eragin ditzakeen ondorioak oso larriak dira. Hori dela eta, euren testigantzak eta Sopelako irudiak uztartuz bideo bat egin dut.

Hala ere, sopeloztar guztiak ez daude ‘fracking’-aren kontra. Askok, ez dakite zer den haustura hidraulikoa, zertarako erabiltzen den ezta zeintzuk izan daitezkeen teknika honen ondorioak. Herritarren iritziekin egindako grafikoa ikusteko, klikatu hemen.

Advertisements
Post hau Erreportajeak atalean eta , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.