Teknologia berrien menpe

Informazioaren gizartean bizi garela diote adituek. Izan ere, komunikatzeko eta harremanetan jartzeko moduak aldatu egin dira azken hamar urte hauetan. Ondorioz, gizartean emandako aldaketa guztiak, eskoletan  eragina izan dute, eta ‘Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKTen)’ bitartez, txikitatik teknologia berriak maneiatzen erakusten dizkiete irakasleek.

Arratsaldea da. 16:20ean inguru hiru urteko umeak euren klaseetatik irteten hasi dira, bata besteari loturik, pozik, etxera doazelako. Handik hamar minututara, 16:30ean, txirrinak jo du, eta saltoka, lehen hezkuntzako ume guztiak eskaileretatik behera jaitsi dira. Kalera irten bezain pronto, askok gurasoei motxila utzi eta korrika joan dira lagunekin jolastera. Baina beste batzuk, ordea, gurasoen mugikorra hartu, eta bertatik mugitu gabe, atzamarrak mugitzen hasi dira.

ZipiriñeZipiriñe Eskola Sopelako Trokabide kalean kokaturik dagoen ikastetxe publikoa da. Hasieran Virgen del Carmen zuen izena, eta ikasketak egiteko A eredua besterik ez zegoen aukeran. Gerora, D eredua jarri zuten martxan, baina bertan ez zirenez Sopelako ume guztiak sartzen, beste eraikuntza handiago bat egin behar izan zuten. Hainbat urtez arazorik gabe igaro ostean, 2008an bi eraikin berri egin zituzten. Baina momentu hauetan matrikula eskakizun “handia” dute, eta berriro “lekurik gabe” geratu direla dio Marian Yereguik, Zipiriñe eskolako zuzendariak. Izan ere, aurten 818 ikasle matrikulatu dira, eta hurrengo urteari begira, “eskakizun handiagoa” izatea espero dute.

Bi programetan parte hartzen dute: IKTak eta Web 2.0

Marian Yereguiren ustez, teknologia berrien eraginez asko aldatu dira irakasteko eta ikasteko moduak azken hamar urte hauetan. 2004/2005 ikasturtean, Eusko Jaurlaritzak sustatutako bi programetan parte hartzen hasi ziren: Web 2.0 eta IKTak. Horren aurrean, irakasleek formakuntza jasotzen hasi ziren; ordenagailuak nola funtzionatzen zuten ikasteko, Office programak erabiltzen jakiteko…

Hasieran “kristoren beldurra” ematen zien, “ordenagailuak berriak zirelako eta apurtu zitezkeelako”. Pixkanaka-pixkanaka baina, segurtasuna lortzen joan ziren, eta, denborarekin, irakasle gehienak azterketak ordenagailuz prestatzen hasi ziren. Orain, administrazioko kontu guztiak ordenagailuaren bitartez tramitatzen dituzte; “batzuk besteak baino trebetasun handiagorekin” bada ere.

Ordenagailu bakoitzak 900 eurotik gora balio du

 Blogen garrantzia

Egun, Zipiriñe eskolako gela bakoitzean ordenagailu bana dago, eta horietaz aparte, ikasle bakoitzak bere ordenagailu propioa dauka lehen hezkuntzako hirugarren zikloan. Baita ere, ziklo bakoitzean blog bat dute, eta horietan ikasleek eginiko lanak eta apunteak txertatzen dituzte, etxetik ikusi ditzaten. Gainera, irakasleek arbela digitala erabili dezakete azalpenak emateko edota lanak aztertzeko. Baina interneteko zerbitzuak kale egiten duenean, arazoa konpontzen denbora gehiegi galtzen dutela dio Marian Yereguik. Izan ere, hainbeste ordenagailu izanda, egunero arazoren bat sortzen da, eta eskolak ordaindu behar du konponketa hori, kontuan izanda ordenagailu bakoitzak 900 eurotik gora balio duela.

Yolanda Izquierdo IKTko arduraduna da Zipiriñe eskolan, eta teknologia berrien bidez umeen gaitasunak bultzatzea bilatzen dutela dio: “Gauzak buruz ikastea baino, jarrera aktiboa sustatzea bilatzen dugu”. Hala ere, bi metodologiak (irakaskuntza tradizionala eta gaur egungoa) uztartu behar direla pentsatzen du. Bere aburuz, IKTak oso garrantzitsuak dira eskolan, azken finean gizarteak bere egunerokotasunean erabiltzen dituen tresnak direlako.

Halaber, gurasoentzat ere onuragarria dela deritzo; umeen lanak ikusteko eta eskolako informazioa jasotzeko aukera ematen zaielako blogen bitartez. Esaterako, dokumentu guztiak digitalizatzen ari dira: “paperean ematen zaien informazioa interneten ere kontsultatzeko aukera izan dezaten”. Gainera, guraso batzuk posta elektronikoa eman diete beraiekin harremanetan jartzeko, eta ekainean, txostenak posta elektronikoaren bitartez banatzea espero dute lehen aldiz, paperean banatu ordez.

Yolanda Izquierdok lehen hezkuntzako seigarren mailan ematen ditu klaseak: “Orain arbela arrunta oso gutxitan erabiltzen dugu, gehien bat arbela digitala eta ordenagailuak erabiltzen ditugu”. Hala ere, ordenagailu gehienak zaharkiturik daudenez, “eskola hornitzen eta ordenagailu zaharrak berritzen” ari dira une hauetan. Izan ere, teknologia berrien alde txarra hori da, momentuan zaharkiturik geratzen direla tresnak.

Bere ikasleak motibatua ikusten baditu ere, batzuetan -ordenagailuen bidezko lanak etxean bukatu behar izan dituztenean-, aitzakiak bilatzen saiatu direla dio: “Interneta ez doala, ordenagailua apurtuta dagoela, gurasoek ez dietela ordenagailua erabiltzen utzi eta horrelakoak esanez”.  Horregatik, ordenagailuarekin egin beharreko lan guztiak eskolan bukatzen saiatzen da.

Txitxiburduntzi aldizkaria

Zipiriñek bere aldizkari propioa dauka, urtean behin kaleratzen dena. Hasieran, hiruhilabeteko bakoitzean ale bat ateratzen zuten, baina geroago, seihileko bakoitzean zenbaki bakarra ateratzea erabaki zuten. Egun, kurtsoan behin kaleratzen dute aldizkaria. 

TxitxTxitxiburduntzi aldizkariaiburduntzi aldizkarian, ikasleek eginiko lan garrantzitsuenak txertatzen dituzte irakasleek, eta hasieran eskuz egiten bazuten ere, orain, ordenagailuz maketatzen dute aldizkari osoa. Gainera, paperezko bertsioaz gain -0’50 euroko balioa duenak-, aurten bertsio digitalizatua atera dute lehen aldiz.

Halaber, aldizkari honen helburu nagusia euskara sustatzea da umeen artean. Momentu hauetan, Zipiriñe ikastetxeko webgunea diseinatzen ari dira, eta bertan, aldizkariaren ale guztiak txertatzea espero dute.

“Distrakzio gutxi”

Hasieran, metodologia berria denez, “gogoz hartzen dute eta motibatuta ageri dira, gustura egiten dutela nabari da”. Yolanda Izquierdorentzat teknologia berriak oso lagungarriak dira, eta abantaila gehiago aurkitzen die desabantailak baino. Umeen artean “distrakzio gutxi” daudela dio, agian “txaten bidez hitz egiten saiatzen dira batzuetan, baina besterik ez”.

Marije Leibar haur hezkuntzako irakaslea da, eta bere klaseetan teknologia berriak gutxi erabiltzen baditu ere, umeak motibatuta ageri direla eta erraztasun osoz maneiatzen dituztela dio. Halaber, prestakuntza horrekin jaio direla ematen duela uste du Marije Leibarrek: “Guretzat gauza berria izan da baina beraientzako gauza arrunta dela ematen du, iada arrotza egiten zaizkie telefonoa bezalako hitzak, beraientzat mugikorra besterik ez da existitzen”.

Irakaslearen jarrera aktiboa funtsezkoa da

Bere geletan; audioak entzuteko, izenak idazteko edota puzzleak egiteko erabiltzen dituzte ordenagailuak. Hala ere, ahozko komunikazioa gehiago lantzea du gustuko, interneta tresna oso baliagarria den heinean, “harreman motak aldatu eta nolabaiteko dependentzia sortzen duelako”.

Etorkizuneko irakasleen papera

Aitziber Oviedok haur hezkuntzako ikasketak burutu ditu EHUn, eta egun, oposizioetarako prestatzen ari da.  Halaber, Zipiriñe eskolan ikasi zuen eta unibertsitateko praktikak ere bertan egin ditu.

Berarentzat “funtsezkoa” da irakaskuntzan teknologia berriak erabiltzea, gizartean “modan” baitago tresna horien erabilera. Gainera, egunerokotasunean sortzen diren erronkei eta arazoei erantzun bat aurkitzeko ezinbestekoak direla deritzo.

Hala ere, irakaslearen “jarrera aktiboa” faltan bota du askotan. Izan ere, denbora-pasa moduan erabiltzen dituzten irakasleekin umeek ez dutela ezer ikasiko eta motibazioa galduko dutela dio Aitziber Oviedok. Azken finean, irakaslea da umeak tresna hauek erabiltzera bideratzen dituena eta ez bada hauen alde jartzen, “ezin da ezer lortu”.

Zipiriñe eskolako irakasleakInterneta gizartean txertatuta dagoen tresna da eta pixkanaka-pixkanaka hezkuntzan txertatzen ari dira ere. Horren aurrean, irakaslea “bitartekaria” izan beharko liratekeela dio Aitziber Oviedok, “umeek tresna hau modu egokian erabiltzen ikasi dezaten, ordenagailua ez baita denbora-pasa bat”.

Beraz, argi dago teknologia berriek eragin izugarria dutela gizakiongan eta ikasteko moduak aldatzearekin batera, irakasteko moduak ere aldatu egin direla. Halaber, interneten menpe bizi gara, eta erabilera gero eta handiagoa izango da. Ondorioz, etorkizun hurbilean irakasleen papera zeharo aldatu egingo dela argi dute irakasle guztiek.

Advertisements
Post hau Erreportajeak atalean eta , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s