Minak oraindik dirau

70 urte bete dira AEBk Hiroshima eta Nagasaki bonbardatu zituenetik. Bigarren Mundu Gerra bukatzear zegoela, Truman AEBetako presidenteak errendizioa eskatu zion Japoniari, baina honek ez zituenez bere nahiak bete, 1945ko uztailaren 6an Little Boy uraniozko bonba lehertzeko agindua eman zuen. Hiru egun beranduago, Fat Man plutoniozko bonba Nagasakin lehertu zuten estatubatuarrek. Ondorioak izugarriak izan ziren; 450.000 hildako guztira, 2013ko datuen arabera. Gainera, hurrengo asteetan ere pertsona ugari hil ziren, bonben erradiazioak eragindako gaixotasunengatik.

Hildako gehienak umeak eta zibilak izan ziren, hasierako helburua baitzen zibilen kontra eraso egitea. Estatubatuar askoren ustez, leherketa hauek bizitza ugari salbatu zituzten, baina Japoniak, aurretik errenditzeko nahia zuen. Hala ere, japoniarrentzako Hirohito enperadorea sakratua zen eta Trumani ez zitzaion interesatzen bonbak jaurti aurretik akordio bat sinatzea.

Azkenean, abuztuaren 15ean errenditu zen Japonia, eta, bonbak, estatubatuarrentzako froga bat besterik ez zutela suposatu argi geratu zen. Leherketekin batera, munduan agintzen zutenak eurek zirela erakutsi nahi izan zuten, ekintza hauekin bonbak sortzeak izandako kostua justifikatzen saiatu baziren ere.

Bestalde, estatubatuarrek ez zituzten japoniarrak garaiz abisatu, eta, hauek, ez zuten aukerarik izan ondorioak zeintzuk izan zitezkeen aztertzeko. Halaber, euren helburu bakarra bonba atomikoaren indarra ezagutzea balitz, munduko beste edozein toki batean egiteko aukera zuten, hildakorik eragin gabe. Erakusketa horrek munduko agintariak konbentzitzeko balioko luke. AEBk beste aitzaki bat bezala erabili zuen Japoniako inbasioa.

Horregatik, ezin da inoiz ahaztu justifikaziorik ez duten ekintza hauek sortu duten sufrimendua. Milaka pertsona hil ziren, baina bizirautea lortu zuten beste askok minbizia edota malformazioak pairatu behar izan dituzte. Hori dela eta, bonba atomikoak edo bestelako lehergailu motak jaurtitzeko erabakia hartu aurretik, dialogoa nagusitu beharko litzateke beti. Izan ere, Hiroshimako eta Nagasakiko bonbardaketek eragindako minak, oraindik dirau.

Advertisements
Post hau Iritziak atalean eta , , , , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s