Paristik datorren artista…

Artea zer den definitzea oso zaila da –eta are gehiago arte garaikidea-, baina, gizakiok komunikatzeko edota sentimenduak transmititzeko erabiltzen dugun bitartekoa dela esan dezakegu. Hala ere, artea oso erlatiboa da. Izan ere, pertsona batentzat esanahi bat duen artelan batek, beste pertsona batentzat bestelako esanahia izan dezake. Edo ez dela artea pentsa lezake. Argi dagoen gauza bakarra da artea negozio errentagarria bilakatu dela.

Merkatuak artea irentsi du, eta, tristea bada ere, artista askok ez dakizkite bere obren esanahiak azaltzen. Gainera, badira artea zer den ezagutzen ez duten pertsonak, baina etekina lortzeko prest daudenak eta “artista” bezala aurkezten direnak. Besteak beste, Thierry Guetta frantsesaren adibidea dugu. Warhol eta Banksy bezalako artisten artelanak kopiatu izana egotzi diote, egun batetik bestera “artista” bihurtu baitzen.

Kalean, hau da, espazio publikoan egiten den arteari street art deitzen diogu. Normalean, artelan hauek iraupen gutxikoak dira, berehala ezabatzen dituztelako. Askok, mota honetako ekintzak defendatzen dituzte, gune horri bizitasuna ematea lortzen dutelako. Baina beste batzuk, ordea, denonak diren tokietan marraztearen kontra agertzen dira, ez dituztelako legeak errespetatzen eta horiek garbitzeak suposatzen duen kostuagatik.

Bestalde, enpresa askok estetikoki ederrak izan daitezkeen artelan hauek publizitaterako erabiltzen dituzte. Euren interes bakarra etekina lortzea da, artea negozioa bilakatu zenetik soilik diruak agintzen baitu. Artelanaren estetika bigarren mailan geratu da. Horren adibide Banksy bera dugu. Zenbaitetan bere margolanak museoetan eskegi ditu, eta, askotan, jendearen arreta deitu gabe.

Baina zentzu horretan hedabideek duten erantzukizuna oso handia da. Zenbat aldiz ikusi ditugu Picasso edota Da Vinciren obrak komunikabideetan? masa hedabideek kontsumismoa sustatzen dute. Izan ere, alde batera geratzen da artelanaren kalitatea, prezioak agintzen baitu. Halaber, komunikabideek publikoari sinestarazi nahi diote -adituek ematen dituzten arrazoiak medio- zentzurik ez duen obra batek milioika euro balio izan dituela. Artelan horrek duen prezioa entzuten dugunean, aldiz, obrarik politenaren aurrean gaudela pentsatzen dugu.

Ez dago dudarik, artea diru mordoa mugitzeko gai da. Modan dago artista izatea, eta, egun batetik bestera, inguratzen gaituen guztia ezerez izatetik artea izatera igaro da. Argi dago, beraz, Paristik datorren artista bat haiz hi!

Advertisements
Post hau Iritziak atalean eta , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s