Biktima ikusezinak

Aste honetako albistea da. Greziako kostaldean «70 haur baino gehiago hil dira irailaren hasieraz geroztik». Egunero milaka pertsona saiatzen dira gudatik ihes egiten, baina horietako askok ez dute euren helburua lortzen eta bidean geratzen dira, betirako. Siriako gatazka 2011n piztu zen, eta, dagoeneko, lau milioi errefuxiatu baino gehiago daude.

Duela aste batzuk, Aylan Kurdiren argazkia famatua egin zen mundu osoan, eta bere gorpuaren irudiak polemika handia sortu bazuen ere, sinbolo bat bihurtu dela ukaezina da. Baina hiru urteko mutikoaren argazkia publikatzea etikoa ote da? Seguruenik, siriarrei galdetzen badiegu erantzuna bestelakoa izango dela. Akaso, munduko agintariek orain arte eman –ez- dieten erantzuna garrantzitsuagoa da beraientzat, neurriak hartu dituztenean berandu izan baita.

Aylan KurdiEuropako herrialde gehienek asilo eskubidea ukatu diete errefuxiatuei, eta, kostata, Europako Parlamentuak ‘birkokatzeko prozedura’ onartu zuen irailean, Aylan Kurdiren irudia ezaguna egin ostean. Gurera ekarriz, Eusko Jaurlaritzak esan du Euskadi prest dagoela errefuxiatuak hartzeko, eta, beraien esanetan, “urrian helduko dira lehenak”. Azaroan gaude jada.

Hori dela eta, herritarrok hausnarketa zabala egin behar dugu eta solidarioak izan behar gara etorkinekin. Izan ere, datuak izugarriak dira, eta laguntza emateko modu ugari daude, ez bakarrik ekonomikoa. Bost urte hauetan ehunka mila pertsona hil dira (gehienak zibilak) eta beste asko atxilotu, bahitu edota torturatu egin dituzte. Ezin dugu beste aldera begiratu, ez dira biktima ikusezinak bilakatuko.

Advertisements
Post hau Iritziak atalean eta , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzuna

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s