Hondamendia

Amerikako Estatu Batuak eta Europar Batasunak Merkataritzarako akordio bat sinatu nahi dute, TTIP izenez ezagutzen duguna. Txanponaren beste aldean merkatu librearen hitzarmenaren kontrakoak daude, lanpostu ugari suntsitu eta lan baldintzak aldatuko direla salatzen dutenak.

Akordioak gure herriko komertzio txikiei kalte handia egingo die, horren atzean multinazional handien interesak ezkutatzen direlako. Orain arte krisi ekonomikoak gogor kolpatu baditu ere, merkatariek irtenbideak bilatu dituzte. Baina TTIP bezalako hitzarmen batek kalkulaezinak diren ondorioak ekar diezaieke, pobreen eta aberatsen arteko aldea handituz.

Argi dago arautzen dutenek euren interesen arabera egiten dituztela legeak, eta, normalean, herritarroi ez digutela ezer galdetzen. Gainera, liberalizazio horren aurka kexatzeko dugun eskubide bakarra protesta da. Dagoeneko elkarretaratze ugari egin dira Europa osoan, eta TTIP itunaren kontrako hiru milioi sinadura baino gehiago bildu dituzte.

Merkataritza hitzarmenak beste esparru batzuetan ere izango du eragina, hala nola, osasunean, elikaduran edota ingurumenean. Hori dela eta, printzipioz merkataritza eta inbertsioen arloko itun bat dena, sekretuz eta gezurrez inguratutako negoziazioa da. Herritarrok gero eta eskubide gutxiago ditugu. Garapen ekonomikoa lortzeko beste proposamen batzuk daude.

Europar Batasunak urtea amaitu aurretik sinatu nahi duen akordioa atzerapauso bat besterik ez da. Izan ere, horren atzean interes ugari daude, herritarron hondamendia ekarriko dutenak.

Advertisements
Post hau Iritziak atalean eta , , , , , laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzuna

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s