Teknologia berrien menpe

Informazioaren gizartean bizi garela diote adituek. Izan ere, komunikatzeko eta harremanetan jartzeko moduak aldatu egin dira azken hamar urte hauetan. Ondorioz, gizartean emandako aldaketa guztiak, eskoletan  eragina izan dute, eta ‘Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKTen)’ bitartez, txikitatik teknologia berriak maneiatzen erakusten dizkiete irakasleek.

Arratsaldea da. 16:20ean inguru hiru urteko umeak euren klaseetatik irteten hasi dira, bata besteari loturik, pozik, etxera doazelako. Handik hamar minututara, 16:30ean, txirrinak jo du, eta saltoka, lehen hezkuntzako ume guztiak eskaileretatik behera jaitsi dira. Kalera irten bezain pronto, askok gurasoei motxila utzi eta korrika joan dira lagunekin jolastera. Baina beste batzuk, ordea, gurasoen mugikorra hartu, eta bertatik mugitu gabe, atzamarrak mugitzen hasi dira.

ZipiriñeZipiriñe Eskola Sopelako Trokabide kalean kokaturik dagoen ikastetxe publikoa da. Hasieran Virgen del Carmen zuen izena, eta ikasketak egiteko A eredua besterik ez zegoen aukeran. Gerora, D eredua jarri zuten martxan, baina bertan ez zirenez Sopelako ume guztiak sartzen, beste eraikuntza handiago bat egin behar izan zuten. Hainbat urtez arazorik gabe igaro ostean, 2008an bi eraikin berri egin zituzten. Baina momentu hauetan matrikula eskakizun “handia” dute, eta berriro “lekurik gabe” geratu direla dio Marian Yereguik, Zipiriñe eskolako zuzendariak. Izan ere, aurten 818 ikasle matrikulatu dira, eta hurrengo urteari begira, “eskakizun handiagoa” izatea espero dute.

Irakurtzen jarraitu

Advertisements
Erreportajeak atalean publikatua | , , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Ametsak betetzen direnean…

Constantinori asko gustatzen zaio hitz egitea. 37 urte besterik ez baditu ere, kontatzeko dituen bizipenak amaigabeak dira. Duela hamar urte Algortara heldu zen, etorkizun hobeago baten bila. Etorkin gehienek bezala, “lan hobea eta soldata altuagoa lortzeko esperantzarekin” utzi zuen bere hiria, Bukarest. Bere lehentasuna,  hilabetearen amaieran 250 euro irabaztetik, gutxienez 700 eurotara iristea zen.

Haurtzaro “arrunta” izan duela dio Constantinok. Txikia zenean  bere gurasoak banandu ziren, eta, ondorioz, arrebarekin batera amaren etxean hazi egin zen. Amak, fabrika batean egiten zuen lan, eta jasotzen zuen soldata “normala” zen. Horri esker inoiz ez zaie ezer faltatu, eta, egun, egindako esfortzu  hura guztia eskertzen  diote.

Irakurtzen jarraitu

Erreportajeak atalean publikatua | , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

‘Fracking’-a Sopelan

*‘Fracking’-a Sopelan: Webgune berezia*

´Fracking’-a, edo haustura hidraulikoa, lurpeko gas naturala ustiatzeko erabiltzen den teknika bat da. Apurketa hidraulikoari esker, gasa ateratzea lortzen da, baina prozesuan erabili izandako gehigarri kimiko horiek, ingurumena eta osasuna arriskuan jartzen ditu.

Gainera, gas naturaleko erreserbetara heltzeko, 5.000 metro inguru zulatu behar dira bertikalki, eta beste 2.000 metro horizontalean. Ondoren, honako nahasketa sartzen dute presio handia erabiliz: harea (nahasketaren %98a), produktu kimikoak (%2a) eta milaka litro ur.

Irakurtzen jarraitu

Erreportajeak atalean publikatua | , , , , hitzekin laburtua

Iratxe Etxebarria: “Gure erreferentziazko iturriak nazioartekoak izan behar dira”

Leioako GKZn Fakultatean emandako hitzaldi dinamiko batean, bere ibilbidea errepasatu du eta bizi izandako esperientzia ugari kontatu dizkie kazetaritzako hirugarren mailako ikasleei.

Gaur egungo kazetari baten iturri nagusiak kanpoko hedabideak izan behar direla azpimarratu du Euskadi Irratiko berriemaile gazteak. Baina nazioarteko hedabideek diotena ulertzeko, kazetari batek hizkuntzak menperatu behar dituela dio. Bere aburuz, ingelesa ikastea “funtsezkoa” da, eta denbora izanez gero, beste hizkuntza bat ikastea gomendatu die ikasleei. Izan ere, “kazetaritzaren abangoardian dauden hedabideak New Yorkekoak edota Londresekoak dira; ez Espainiako El mundo edo El pais bezalako hedabideak”.

Irakurtzen jarraitu

Hitzaldiak atalean publikatua | , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Iñaki Lopez: “Justizia politikarien esku dago”

Iñaki Lopez kazetari euskalduna da, eta 1996an lizentziatu zen Euskal Herriko                 UnibeImagenrtsitatean. Gaur egun La Sexta katean aritzen da, eta larunbat gauetan LaSexta Noche saioan aurkezle bezala egiten du lan. Programa horrek gaurkotasun gaiak lantzen ditu, eta gai politiko eta sozialak eztabaidatzen dituzte bertan ere.

Iñaki Lopez politika eta konstituzio zuzenbideari buruz hitz egin zuen, EHUko kazetaritza ikasleei emandako hitzaldian, baina, batez ere, gaurkotasun gaiak jorratu zituen, askotan bere iritzia emanez, eta diskurtsoan zehar umorea eta kritika tartekatuz. Kazetaritzan, politikak duen garrantzia azaldu zuen, nahiz eta gai horrekiko “askorik ez jakin”. Hitzaldia esaldi honekin hasi zuen: “Politikari arreta pixka bat jartzeak askeagoak eta azkarragoak bihurtzen gaitu, politikariek kontatu nahi dizkiguten iruzurrez ohartzeko gai bihurtzen gaituelako”.

Irakurtzen jarraitu

Hitzaldiak atalean publikatua | , , , , , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Africa Baeta: “Desengainu handia hartu nuen politikariekin”

África Baeta

África Baeta, Kazetaria. 70. Hamarkadan bere aitak bidaiak antolatu zituen African zehar eta apustu baten ondorioz jarri zioten izena. 17 urte besterik ez zituela gurasoen etxea utzi zuen kazetaritza ikasteko. Bartzelonatik irten eta Iruñera salto egin zuen, beti ere bere gurasoen babesarekin. Emakume ausarta da, hurbila, bidaiatzea gustuko duena.

Betidanik argi izan dut kazetaritza ikasi nahi nuela, niretzako ez baita soilik lanbide bat, odolean daramagun beste zerbait da. Etxera heltzen naizenean kazetari izaten jarraitzen dut, kazetaritza bizitzeko modu bat baita. Txikia nintzenean erakarpen handia sentitzen nuen munduan gertatzen ziren jazoerekin, baina baita ere horiek idazteko beharra, kontatzeko beharra nuen. Mundua aldatzearekin amesten nuen.

Irakurtzen jarraitu

Irudia | Posted on by | , , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Euskararen doinuak

baga

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Bilboko Metroak ‘Baga, Biga, Higa’ ikuskizunera gonbidatu ditu erabiltzaileak. Eñaut Elorrieta eta Mikel Markezen emanaldirako aukeratutako eszenatokia oso berezia izan da; Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko inguruetan lasaitasun handia atzematen baita.

18:00ak aldera, jesarleku dezente hutsik zeuden oraindik. Dena dela, pixkana jende gehiago hurbildu zen Areto Nagusira, gehien bat lanetik irten ziren gurasoak eta haien seme-alabak. Ordu laurden geroago, ateak itxi eta argiak jaitsi zituzten: isiltasuna zen nagusi. Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez eszenatokira igo bezain pronto, bertaratutakoek mugikorrak poltsikotik atera eta argazkiak atera zituzten.

Irakurtzen jarraitu

Kronikak atalean publikatua | , , , , , , , , , , hitzekin laburtua